Azpiegitura eta zerbitzuak
Eraikin nagusia |
Bertan daude idazkaritzaren bulego nagusiak, irakasleen bulegoak, sailak, jantokia, liburutegia, informatikako gela, laborategia eta eskolak emateko ikasgelak. |
Tailerren gunea |
Bertan daude baso-tailerra, mekanizazio-tailerra eta iturgintzako eta elektrizitateko tailerra. |
Pabiloia |
Bertan daude makina astun eta erdi-astunak, eskola praktikoetan maiz erabiltzen direnak. |
Jantokia |
Eskolako jantoki-zerbitzua ikasturte osoan egunero dago abian, iraileko eta ekaineko hilabeteetan izan ezik. Jantoki-zerbitzua eskuarki erabiltzeko asmoa duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute matrikula-orrian. Bestalde, jantokia noizean behin erabili nahi duenak, berriz, arduradunari behar besteko aurrerapenarekin eman beharko dio asmo horren berri. |
Garraioa |
DBHko ikasleak, gure eragin-eremuko Lehen Hezkuntzako Zentroetatik datozenak eta gure hezkuntza-zentrotik 2 km-ra baino urrutiago bizi direnak, eskolako garraio-zerbitzua edo dagozkien banakako diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dute. Ikasturtea abiatu aurretik, banan-banan emango zaizkie jakitera garraio-zerbitzuaren geltokiak, ordutegiak, garraio-enpresak etab. |